Gure Zerbitzuak

Zizare Hazkuntza | Konpostaia | Birziklapen Proiektuak | Hondakin Organikoen Kudeaketa Zerbitzua | Ongarri Organikoak

Ingurumen proiektuak


Lurrak leheneratzeko proiektuak: erretako edo kutsatutako lurrak, zabortegiak...


Zizare-hazkuntzaren hainbat teknika erabiltzen ditugu lur elkorrak edo kutsatuak leheneratzeko eta berriro ere emankor bihurtzeko.

Hondakin organikoen kudeaketa


Azpiproduktu eta hondakin organiko biodegradagarriak inertizatzeko zerbitzua


Gure instalazioetan, biodegradagarriak diren hondakin organiko solidoak inertizatzeko zerbitzua eskaintzen dugu.

Batez ere, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren hondakinak tratatzen ditugu, bai eta arriskuko material espezifikotzat hartzen ez diren hondakinak ere.
Lekuan bertan ere inertizatzen ditugu azpiproduktu eta hondakin organiko solidoak eta likidoak. Horretarako, kasu bakoitzari hobekien egokitzen zaion metodoa erabiltzen dugu.


Proiektuak garatzeko zerbitzua, konposta behar bezala egiteko


Proiektuak neurrira egiteko zerbitzua eskaintzen diegu etxeei, baserriei eta enpresei; azpiproduktuak edo/eta hondakinak konpostaren edo zizare-konpostaren bidez inertiza ditzaten. Haien beharretara egokitutako proiektuak egiten ditugu.

Aholkularitza


Konposta egiten eta zizareak hazten irakasteko eta aholkuak emateko zerbitzua


Gure esperientzia eta ezagutza oinarri hartuta, irakasteko zerbitzu integrala (ikastaroak, hitzaldiak eta bisitaldi gidatuak) eskaintzen diegu eskolei eta interesa duten elkarteei.


Laboreak ongarritzeko aholkularitza-zerbitzua


Aholkularitza-zerbitzua eskaintzen dugu laboreak, belardiak eta soroak nola ongarritu behar diren azaltzeko.

Ingurumen Proiektuak eta Zizare Hazkuntza Proiektu Teknikoak
 | web mapa | lege oharra | © Hezieko [Eskubide guztiak erreserbatuak]